Bilbao Infinito: Ezin izan airea

Bilbao Infinito: Ezin izan airea

Un relato de Leire Ugadi recitado por ella misma



Arte y cultura

Sobre este punto

Un relato de Leire Ugadi recitado por la propia autora. Dice así: Ordutegiak estuak bezain dira zabalak etorbideak. Ospela plaza, eta ospelduak azalak. Zabalegia dugu zerua, pisu arina denik sinetsi ahal izateko. Ilunegia dugu gaua txoko ororen ardura gure gain hartzeko. Altxatuko dira elefante zuriak, egunak bezainbeste argituko duten kale-argiak, segurtasun-uhalez estaliko ditugu begiak. Inora ezko bideek marratuko dituzte larreak eta lurra arrakalatzen bada, hormigoia egingo dugu soberan. Kapitala hain da bera, ezen gu ez garen. Aireportu tankera du kafetegiak, enparantzak, eskolako patioak. Goizeko kafeak bakardade usaina hartu du, ezinbestean jariotzen du. Karmin zaporea du karminak, mikatza baita estali nahi baina ezineko samina. Ezpain gorrien zurrupadak besterik ez da entzuten plaza erdiko kafetegi jendetsu bezain bakartian eseriak. Mamirik ez haien atzean. Ezpainak hutsak, kafea bezain. Ez dizu merezi beste zigarro bat piztea. Hobe duzu sua hozten zarenerako gordetzea. Kea behar du izan arnasten egon garenak, pozoi honi ezin esan airea.

Acceso

Didicultad baja

Aparece en la ruta

Otros puntos de interés por la zona

Eventos que te pueden interesar

Experiencias que te pueden interesar