Este sitio web utiliza cookies propias para mejorar nuestros servicios. Si continúas navegando, sin modificar la configuración, consideramos que aceptas su uso.
Dada ü Lala + Arma Tiro Pum
LORALDIA Festibala
10/3/2024 20:00:00
Arte, cultura y humanidadesCine y artes escénicasOcio, diversión y entretenimiento
Sobre este evento
Dada ü Lala + Arma Tiro Pum
Aitor Vinagret, Ane Gebara, Josune Velez de Mendizabal
martxoaren 10ean, 19:00etan | Euskarazko antzerkia
Bi teatro labur estreinatuko ditugu. Biak arabarrak. Biak zoramena apur batez zipriztindua.
Josune Velez de Mendizabal eta Ane Gebara bildu dira berriro ere teatroaren mugak umore absurdora eramateko asmoarekin. Oraingoan “dadaismoa” dute bidelagun.
Horrela deskribatzen dute munduko estreinaldia izango den sormen erakargarri hau: “Mundua ulertezina den garaietan bi emakumeei ulerterreza den, zentzua daukan eta koherentziadun zerbait eskatzen dieten momentuan sortzen den ekatombe artistikoaren eztanda. Boom grrr pum pam fliiis! Txof… Hitzak ez du balio jada. Gu Dada ü Lala gara”.
Beste aldetik, Aitor Vinagret eta Arma Tiro Pum izeneko teatro-laburra. Aktore bat foko baten azpian, hitz gutxi. Munduko tokiren batean, haur bat patinarekin jolasten ari da, bikote bat paseatzen ari den bitartean, hegazkinak zeruan trotrotro fiuuuuu… isiltasuna. Ezer ez da dirudiena Arma Tiro Pumen.