Este sitio web utiliza cookies propias para mejorar nuestros servicios. Si continúas navegando, sin modificar la configuración, consideramos que aceptas su uso.
Akerbeltz -15. urte-
Kafe Antzokia
16/2/2023 22:30:00
Música y conciertos
Sobre este evento
15 urte igaro dira Akerbeltz erromeria taldea sortu zenetik. Urte guzti horietan Euskal Herriko herri ia guztietan jo dute eta euskal jaietan ezinbestekoa bihurtu dute haien presentzia. Lehenengo kontzertutik urteak ez ezik musikari desberdinak pasa dira, esperientzia ikaragarriak bizi izan dituzte eta lagun talde zoragarria osatu dute, bigarren familia. Jairik jai haiekin batera dantzatzen eta abesten egon diren pertsona guztiei eskeinita urteurren jai erraldoi bat ospatuko dute, kontzertu berezi bat eskeiniz, Euskal musikagintzako gonbidatuekin eta argitzen joango diren sorpresa gehiagorekin.