Aurtengoan Euskararen gaiari eutsi nahi izan diogu pailazook beste behin, Aitorren eta MARIREN hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera. Orduan, txoriak ginela amestu genuen, eta munduari Kuikui esan genion. Batzuk kuku, besteek piui, kerrek…. eta beleak KRAAAA!… Guk, ordea, kuikui, Marimototsek erakutsita. Izan ere, amalurra txoriek bezala ikusten eta begiratzen lagunduko baitigu Pirritxi eta Porrotxi.